Edukira joan
Webgunea motel dabil edo zaharkitu egin zaizu? Diagnostikoa, konpromisorik gabe. 609 358 663 hola@rewind.eus

Hasiera · Web diseinua · Online denda

Saltzen duten dendak,
eta erakusleiho politak

Online dendak muntatzen ditut WooCommercerekin, WordPress gainean. Salmenta bakoitzeko komisiorik gabe, urtero igotzen den kuotarik gabe eta denda zure izenean: produktuak, bezeroak eta datuak zureak dira.

Zer barne hartzen duen

Irekitzeko
behar den guztia

  • Katalogoa, kategoriak, aldaerak, stocka eta prezioak.
  • Ordainketa pasabidea (txartela, Bizum, transferentzia) eta bidalketa gastuak eremuka.
  • Salmenten estatistikak eta abisu automatikoak bezeroari.
  • Produktu fitxak Googlen posizionatzeko prestatuta.
  • Kupoiak, deskontuak eta promozioak.
  • Eskaerak kudeatzeko panela, teknologiaz ezer jakin gabe.
  • Grabatutako prestakuntza, produktuak zuk zeuk alta emateko.
  • Elebiduna, gaztelaniaz eta euskaraz, behar baduzu.

Zure dendak hazteko bidea du

Denda txiki
geratzen zaizunean

Google Shopping, Instagram eta Facebook

Zure katalogoa Googlerekin eta Instagrameko eta Facebookeko fitxekin sinkronizatuta, zure produktuak jendea dagoen lekuan ere ikus daitezen. Ikusi Google Ads →

Harpidetzak eta eskaera errepikakorrak

Kontsumitu eta berritzen denerako: hileroko kobrantza automatikoa, altak eta bajak kudeatzea, eta aldiro berriro saldu beharrik ez duen diru-sarrera bat.

Fidelizazioa eta puntuak

Erosketa bakoitzeko puntuak, errepikatzen duenarentzat deskontuak eta ongietorri kupoiak. Bezero berriak ekartzea baino merkeagoa da, eta batez besteko tiketean nabaritzen da.

Saskien berreskurapena

Jende askok saskia bete eta alde egiten du. Ordu gutxi batzuetara bidaltzen den abisu automatiko batek erosketa horietako batzuk berreskuratzen ditu, zuk ezer egin gabe.

Handizkako salmenta

Prezio desberdinak profesionalentzat, gutxieneko eskaerak eta katalogo pribatua. Denda bakarra partikularrentzat eta kutxaka erosten dizunarentzat.

…Eta bururatzen zaizun guztia

Bilaketa aurreratua, opari txartelak, Mailchimprekin integrazioa, bezeroari abisua produktu bat berriro eskuragarri dagoenean, nahien zerrendak, mezularitza enpresekin integrazioa… behar bakoitzerako badira soluzioak.

Zergatik WooCommerce

Eta ez alokairuko
plataforma bat

Plataforma itxiak erosoak dira hasieran eta garestiak gero: hileroko kuota, salmenta bakoitzeko komisioa, eta alde egin nahi duzun egunean zure datuak ez direla erraz ateratzen konturatzen zara. WooCommercerekin denda zurea da: hostinga eta gutxi gehiago ordaintzen duzu, zuk erabakitzen duzu zer instalatu eta nahi duzunean eraman dezakezu.

Ez da beti aukerarik onena, eta hala ez bada esango dizut. Hiru produktu saltzen badituzu eta hazteko asmorik ez baduzu, aukera merkeagoak gomendatu eta instalatuko dizkizut.

Produktuen argazkiak

Zer saltzen duzun
ikus dadila

Behar izanez gero, nik prestatzen ditut irudiak: produktua bere testuinguruan, eduki deskargagarriak norbaitek eskuan balitu bezala erakutsita, eta fitxa guztiak itxura berarekin.

Eta zure logotipoa zaharkitu bada, eguneratu egiten dut zure identitatea aldatu gabe.

Edozein proiektutan

Zer ez den aldatzen,
webgunea dena delakoa izanda ere

Prezio itxia hasi baino lehen

Idatzizko proposamen bat, atazaka banakatua, eta ez da aldatzen zuk gauza berririk eransten ez baduzu. Eta osorik aurrekontuan sartzen ez bada, faseka egin daiteke.

Nola egiten ditudan aurrekontuak →

Ikusten ez dena

Abiadura, mugikorrerako responsive diseinua, irisgarritasuna eta SEO teknikoa (Googlerako prestatuta). Hori da edozein webguneri azpitik eusten diona, eta nire proiektuetan zaintzen dut.

Nola lan egiten dudan →

Etenik gabe eta loturarik gabe

Berria muntatzen dugun bitartean, orain duzunak zutik jarraitzen du: garapen zerbitzari bat eskaintzen dizut estreinaldi egunera arte. Eta behin argitaratuta zurea da, domeinua zure izenean eta sarbideak zure esku.

Ohiko galderak →

Hitz egin dezagun

Kontaidazu zer saltzen duzun
eta nori

Horrekin esango dizut nondik hasi eta zer utz daitekeen denda hazi arte.

Idatzidazu