Edukira joan
Webgunea motel dabil edo zaharkitu egin zaizu? Diagnostikoa, konpromisorik gabe. 609 358 663 hola@rewind.eus

Hasiera · Web diseinua · Landing orriak eta ekitaldiak

Orri bat,
helburu bat

Batzuetan ez da webgune oso bat behar. Orri bakar bat behar da, gauza jakin bat lortzeko: jardunaldian izena ematea, programa deskargatzea, sarrera erostea, telefonoa uztea.

Zertarako balio duten

Hiru erabilera
funtzionatzen dutenak

Kongresuak, jardunaldiak eta ekitaldiak

Programa, hizlariak, egoitza, nola iritsi, izen-ematea eta agenda. Elebiduna eta azken egunera arte egunera daitekeena. Atzerako kontaketarekin, ekitaldiak hala eskatzen badu.

Kanpainak eta aurkezpenak

Google Ads edo sareetako kanpaina baterako orri berezia. Orria zenbat eta iragarkiaren antzekoagoa izan, orduan eta merkeagoa klik bakoitza — hitzez hitz, Googlek koherentzia hori saritzen du.

Kontaktuak biltzea

Formularioa, gida edo katalogo bat deskargatzea posta elektronikoaren truke, eta kontaktuak zuk kudeatzen duzun tokira iristea.

Nola funtzionatzen duen

Azkar,
eta neurtuta

Epe laburra edukiak jasotzen ditudanetik, prezio itxia, eta neurketa lehen minututik: zenbat jende iristen den, zenbatek ematen duen izena eta nondik datorren.

Ordainpeko kanpainarik egongo bada, orria iragarkiekin batera diseinatzen da, ez ondoren. Ikusi Google Ads kanpainak →

Eta ekitaldiak oraindik irudirik ez badu —kartela, goiburua, sareetarako piezak—, nik prestatzen dut dagoenarekin, orriak eta kanpoan argitaratzen denak bat egin dezaten.

Edozein proiektutan

Zer ez den aldatzen,
webgunea dena delakoa izanda ere

Prezio itxia hasi baino lehen

Idatzizko proposamen bat, atazaka banakatua, eta ez da aldatzen zuk gauza berririk eransten ez baduzu. Eta osorik aurrekontuan sartzen ez bada, faseka egin daiteke.

Nola egiten ditudan aurrekontuak →

Ikusten ez dena

Abiadura, mugikorrerako responsive diseinua, irisgarritasuna eta SEO teknikoa (Googlerako prestatuta). Hori da edozein webguneri azpitik eusten diona, eta nire proiektuetan zaintzen dut.

Nola lan egiten dudan →

Etenik gabe eta loturarik gabe

Berria muntatzen dugun bitartean, orain duzunak zutik jarraitzen du: garapen zerbitzari bat eskaintzen dizut estreinaldi egunera arte. Eta behin argitaratuta zurea da, domeinua zure izenean eta sarbideak zure esku.

Ohiko galderak →

Badaukazu data?

Esadazu noiz den
eta zer behar duzun

Data aurrean dudala esango dizut iristen garen eta zer beharko litzatekeen.

Idatzidazu